Skip to main content

Beste teknologia batzuk aplikatzea animalien tuberkulosiaren diagnostikoari

Behi-tuberkulosia (TB) gizartean eragina izaten jarraitzen duen gaixotasuna da, gaixotasun zoonotikoa baita eta garatze-bidean dauden herrialdeetan bereziki kezkagarria da. Gainera, errotik kentzeko programak ezarri diren estatuetako baliabide ekonomiko asko kontsumitzen ditu, analisien, kalte-ordainen eta lehiakortasun-galeraren ondorioz. Infekzio hau diagnostikatzeko erabili ohi den diagnostiko-teknika intradermoerreakzioa da eta antigeno gisa behien PPD-a erabiltzen da. Beste bakterio batzuen presentziak edo paratuberkulosiaren (PTB) gisako txertoen aplikazioak batzuetan eragiten duten interferentziak teknika honen espezifikotasuna arriskuan jartzen du.

NEIKEReko Animalien Osasun Sailaren ustez PTB kontrolatzeko tresnarik onena txertaketa da, baina TBren diagnostikoan izan dezakeen interferentziaren ondorioz ez da asko erabiltzen, ondorioz TBren diagnostikoan alternatibak bilatzea garrantzitsua da. Helburu hori kontuan hartuta, CICbioMAGUNErekin eta UCMrekin elkarlanean ari gara erresonantzia magnetiko nuklearra (EMN) aplikatu den azterlan batean. Lehenik eta behin, eremu altuko EMNren espektroskopia baten bidez TBren profil metaboliko plasmatiko bat identifikatu zen. Bigarrenik, eremu txikiko EMN erabiliz TBren profil metaboliko hori neurtzea planteatu zen, TBren diagnostikorako teknika molekular eskuragarri gisa. VISAVET, Galiziako Xunta eta NEIKEReko seroteketatik, TBri eta PTBri positibo eta negatibo ziren eta PTBren aurkako txertoa jaso eta txertorik jaso gabeko animalia osasuntsuen behi-serum laginak erabili ziren.

Lortutako emaitzen arabera, TBren diagnostikorako eremu txikiko EMN alternatiba bat izan daiteke.

Lan hori Transboundary Emerging Diseases aldizkarian argitaratu da eta esteka honen bidez laburpenean sar daiteke.

Argazkia: NEIKER

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude