Berriro ere Afrikar Txerri Izurritea?

Berriro ere Afrikar Txerri Izurritea? Baliteke, gauzak seriotasunez hartu eta ondo egin ezean. Eta zergatik berriro?, dagoeneko hemen izan zelako 1960tik 1995ra, estatuan erradikatutzat jo zen arte.
Urteak zeramatzan bakarrik Sardinian enzootikoa izaten, 2007an bere presentzia Georgian antzeman zen arte. Momentu honetatik aurrera, etxeko eta basatiak diren suidoen merkataritza-mugimenduen, fauna basatiaren kontrol zailaren eta ehiztariek baltikoko herrialdeetara edo ekialdeko europara basurde handiagoak ehizatzeko asmotan hartutako ohituren ondorioz, infekzioaren zabalkuntza mehatxu bihurtzen ari da.
Afrikar Txerri Izurritea (ATI) Asfivirus generoko birus batek sortzen du, beste gauza batzuen artean infektatutako animalietan edo hilik dauden animalia infektatuen odolean, gorozkietan eta ehunetan denbora luzez bideragarri irauteko gaitasuna du. Suidoak erasotzen ditu baina hauetako batzuk, afrikar suido basatiak esaterako, eramaileak bakarrik izan daitezke. Etxeko txerriak eta europar basurdeak gaixotasuna jasan dezaketen suidoen artean daude, honen ondorioz Europan arazo larria izan daiteke. Gaixotasunaren ezaugarriak sukar handia, jateko gogo galtzea eta azaleko eta barneko organoen hemorragiak dira, heriotza sortzen duelarik sintomak agertu eta 2 eta 10 egunen artean.
Infekzioa batez ere animalia infektatuekin edo hauen gorpuzkiekin edukitako kontaktu zuzenaren, bektore bezala jarduten duten Ornithodoros generoko garrapata bigunen bitartez eta infektatutako animalien manipulazioaren ondorioz kutsatutako ibilgailu, herramienta, jantzi edo instalazioen bidez gertatzen da. Gainera birusak bideragarri jarrai dezake tenperatura altuen eraginpean jarri ez diren haragi hondakinetan edo hauen deribatuetan, honen ondorioz oso arduratsua izan behar da batez ere herrialde endemikoaetatik erosten diren haragi produktuekin eta produktu hauek basurdeak erraz heldu daitezkeen edukiontzietan deuseztatzearekin.
Laburbilduz, arrisku animalien (basurdeak eta txerriak) mugimenduen eta beraien produktuen kontrolak ezin bestekoak dira ATI-ren sarrera estatu espainiarrean ekiditeko. Zeregin honek lurralde administrazioen, tartean dauden azienda sektoreen, ehiztarien eta herritarren lankidetza behar du, beharrezkoa delako jakinaren gainean egotea kutsatutako arropan edo txerri jatorria duten produktuetan birusak bidaia dezakeela.
Informazio gehiago nahi izan ezkero hurrengo estekak kontsultatzea gomendatzen da:

OIE

MAPAMA

EFSA

Argazkiaren egilea: NEIKER- Animalia Osasun saila

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *