Basurdeen tuberkulosi eta E hepatitisaren prebalentziaren eboluzioa Gipuzkoan

Behi-tuberkulosia eta E hepatitisa zenbait animalia espezieri eta gizakioi eragiten diguten zoonosiak dira. Mycobacterium bovis bakteriak eragindako tuberkulosiaren erauzte programa ofizialek, elkarte autonomiko batzuetan, gaixotasunaren ia desagertzea eragin dute. Halere, Castilla-La Mancha, Andaluzia eta Extremadura bezelako komunitateetan prebalentziak altua izaten darrai, ziurrenik, basa-animalia ugaritasuna dela medio, gaixotasunaren gordailu izan daitezkeenaren frogak bait ditugu. EAA-n azken urteotan, basurdeetan tuberkulosi kasu isolatuak hauteman dira, nahiz eta informazioa urria den Gipuzkoan.

E hepatitisa Hepevirus generoko birusak eragindako zoonosia dugu. Osasun-errekurtso urriko herrialdeetan epidemia-agerraldietan azaldu da, kutsatutako uretatik transmititzen denez, Osasun publiko arazo larria izanik. Halere, azken urteotan, gutxi sukaldatutako txerri edo basa-animalien haragia kontsumitzeagatik herrialde garatuetan kasuak hauteman dira, animalia hauek birus eramaileak eta gizakiontzat infekzio iturri izan bait daitezke. Kutsaturiko Basurde eta zerbido batzuk Europear herrialde desberdinetan aurkitu izan dira, baina EAA-n ez dugu prebalentzia honen berri.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Departamenduko Basa-animalia eta Landare Zerbitzuari, NEIKERreko Animalia Osasuneko Departamenduarekin elkar lanean, bi gaixotasun hauen prebalentzia zehazteko ikerlan bat egitea otu zaio. Berau, Gipuzkoan ehizatutako basurdetan egingo litzateke, gaixotasun hauen prebalentzia eta eboluzio tenporal eta espaziala zehaztuz. Caixako gizarte-ekintzaren diru laguntzatrekin burutzen ari da lana.
Helburuak lortzearren, ELISA teknika bidez, Mycobacterium bovis eta E hepatitisaren aurkako antigorputzak daudenentz aztertzen ari gara azken 5 urteotan ehizatutako basurde serum laginetan. Ehiztarien lankidetzari esker, Gipuzkoako Lurralde Historiko osoan jasotakoak dira. Basurde ehunak lortu ditugun kasuetan, teknika molekularrak (rtPCR edo rtRT-PCR) eta kultibo-ingurunea espezifikoak erabiliz isolamendu teknikak burutzen gabiltza bi gaixotasunen eragileak diren agenteak detektatzeko.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *