Basa faunan lan egiteko FPI doktoretza kontratu baten deialdia

Ikerketa Zientifiko eta Teknikoaren eta Berrikuntzaren Estatuko Planak finantzatutako ikerketa proiektuen esparruan, doktoreen formakuntzarako doktoretza aurreko kontratuen 2022ko deialdien dirulaguntza deia, BOEn argitaratu da (pdf de la Convocatoria ayudas contratos predoctorales 2022). Horien artean, NEIKEReko Animalien Osasun Sailean doktoretza egiteko kontratu bat eskaintzen da. Hautagaiak bere lana “Basa-espezieen eta etxe-espezieen arteko interfazean gaixotasunen transmisioa, bereziki, gaixotasun emergente zoonosikoetan arreta berezia jarriz (INIA-2022-0014)” proiektuaren esparruan garatuko du.

Proposamena basa-etxeko interfazean interesgarriak diren gaixotasun zoonosikoen epidemiologia aztertzea da, batez ere hegazti-gripea, honako hauen bidez:

1.- Basa espezieen prebalentziaren jarraipena egitea, etxeko espezieentzat edo pertsonentzat arrisku handieneko eremuak kontutan hartuz.

2.-Basa eta etxeko espezieen arteko elkarreraginaren monitorizazioa egitea transmisio arriskua ebaluatzeko.

3.- Infektatutako animalien eta animalia negatiboen arteko azterketa metagenomikoa egitea, hegazti-gripearen infekzioak, gizakiarentzako edo animalientzako patogenoak diren beste bakteria edo birusen koinfekzioen maiztasuna areagotzen duen ikusteko.

Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dira nahitaez eskabideak. Eskabideak aurkezteko epea 2023ko urtarrilaren 12tik 26ra bitartekoa da.
Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren deialdia duen BOE atxikitzen dugu (pdf BOE FPI 2022). Interesa duten hautagaiei BOEn adierazten den dokumentazioa aurkezteaz gain, Marta Barralekin harremanetan jartzeko eskatzen diegu (mbarral@neiker.eus). Mesedez, zabaldu zuen inguruko jendearen artean, interesa duten guztiei berri emateko.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *