Badaude eskuragarri bektore eta hauek trasmititutako agente patogenoei buruzko jardunaldien aurkezpenak (2016ko Apirilak 14)

Jardunaldiaren lehenego zatian, kaparrei buruzko lan saioa burutu zen, Neikerrek hauei buruz eta hauek trasmititu ditzaketen animalia zein gizaki osasun alorreko agente patogenoei buruz dituen emaitzak plazaratuz.
Bigarren zatian, gure laguna den Javier Lucientes, Zaragozako Fakultateko Animalia Patologia Saileko irakasle titularra denak, Aedes spp. generoko eltxo inbaditzailearen berri eman zigun aditzera. Eltxo hauek ZIKA, Dengue edo Chikungunya birusen trasmititzaileak izateagatik, besteak beste, guztion ahotan dabiltza. Dakizuenez, jada EAEn tigre eltxoaren arraultzak antzeman ditugu, beraz, Javier bezelako jakitunaren informazioa oso balizkoa izan zaigu, Aedes albopictus espezieari buruzko biologia eta kontrolari buruzko hainbat aspektu eman baitizkigu aditzera.
Aurkezpenak berrikusi nahi ezkero, pdf-ak deskarga ditzakezue (gazteleraz). Hau izan zen egitaraua:
9.30 – EAEn dauden kaparrak. Jesse Barandika, Animalia Osasun saila – NEIKER (PDFa deskargatu)
10.00 – Medikuntza alorrean interesgarriak diren kaparrek trasmititutako agente patogenoak. Ana L. García-Pérez, Animalia Osasun saila – NEIKER (PDFa deskargatu)
10.30 – Albaitaritza alorrean garrantzitsuenak diren kaparrrek trasmititutako agente patogenoak: piroplasma-k eta anaplasma-k. Ana Hurtado, Animalia Osasun saila – NEIKER (PDFa deskargatu)

11.00 – Atsedenaldia eta kafea

11,30 – Aedes eltxoak; inbaditzaileak eta trasmititzen dituzten agente patogenoak .Estatu mailako zaintze plana eta emaitzak. Detekzio aurrean Jokabide protokoloak. Javier Lucientes, Animalia Patologia Saileko irakasle titularra – Zaragozako Fakultatea (PDFa deskargatu)
13.00 – Tigre eltxoaren zaintza entomologikoa EAEn (2013-2015). Jesse Barandika, Animalia Osasun saila – NEIKER (PDFa deskargatu)

Eskerrikasko guztioi, bertaratzeagatik eta zuen jakin-nahiagatik. Hurrego arte!

Argazkiaren egilea: NEIKER- Osasun Saila

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *