Badago eskuragarri erleen patologiari buruzko aurkezpena. Erlezaintza hastapen kurtsoa (Derio, 2016ko Maiatzak 7-8)

Urtero legez, HAZIren bitartekaritzarekin, Derioko Nekazaritza Eskolan, Bizkaiako Erlazainen elkarteak (BEEk) antolatzen duen erlezaintza hastapen kurtsoan egon ginen, Maiatzaren 7 eta 8an. Kurtso hau, erlezaintzarekin zerikusia duten jarduerekin hasi nahi duten pertsonei zuzendurik dago. Bertan; erle biologia, erlauntzaren maneiua, lan tresnak, erlauntza motak, elikadura, ezti produkzio eta erauzketa, hala nola, erleen gaixotasun eta hazkuntza jorratzen dira besteak beste.
Erleei, edozein animalia espeziei bezelakoa izaki, bakteria, birus, ontto eta parasitoek eragiten diete, erlauntzek jasaten dituzten izurrite desberdinez gain (liztor Asiatikoek eragindakoak adibidez). Badira ere hauei eragiten dieten derrigorrezko deklaraziozko eta gure lurraldean oraindik ez dauden mehatxu berriak; Aethina tumida kakalardoa eta Tropilaelaps sp. akaroa.
Hori dela eta, erlauntzan ageri den edozein gaixotasun zantzuaren aurrean, adi egon beharra dago, arazoa azkar eta modu eraginkor batetan mozteko. Kasu hauetan Elkartearekin kontsultatzea eta behar izanez gero, lagina laborategira eramatea komeni da.
Berriro aurkezpena ikustatzeko, esteka sakatu (PDFa deskargatu).

Argazkiaren egilea: NEIKER- Osasun Saila

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *