Arabako orkatzengan Cephenemyia stimulator-ek eragindako miasia

Pasaden hilaren 18an, Miriam Martinez de Egidua gure lankideak, “La enfermedad que deja ‘mosca’ a los corzos de Álava. ¡Tiene narices!” izenburudun jardunaldia eman zuen, Ataria deritzon Salburua Hezeguneko Interpretazio Zentroan (Vitoria-Gasteiz). GADEN-ek (Grupo Alaves de Defensa y Estudio de la Naturaleza) sustatutako hitzaldi honetan, orkatz populazioetan, hau da, Europako zerbidorik ugariena den espeziean, eragina duen miasi baten intzidentzian ezagunak diren lehendabiziko datu ezagunak aurkeztu ziren. Cephenemyia stimulator dipteroa da miasi honen erantzulea eta orkatzen sudur-barrunbeetan jartzen ditu larbak. Hauek bertan garatzen dira eragozpenak sortuz eta animaliak asko ahulduz, baina heriotza eragin gabe. Espainian 2001.urtean erregistratu zen lehendabizikoz, hala ere, 2008.urteaz geroztik, Iberiar Penintsulako ipar-mendebaldetik zabaltzen joan zen, 2012an Araban lehendabiziko aldiz aurkitu zelarik. NEIKER-eko Animalia Osasun Sailean eginiko ikerketa honetan, Aran Servicios Medioambientales, Araba Cazadores Gestion, Martiodako Fauna Suspertegia eta Recursos Naturales Aholkularitzak (Vitoria-Gasteiz) parte hartu zuten. 2013ko urtarrila eta 2015eko maiatza bitartean, parasitaturiko 1531 orkatzen datuak bildu ziren, horretarako, bai ehizatuak eta baita hilik aurkituriko orkatzak erabili zirelarik. Datu hauen bitartez egiaztatu zen, Cephenemyia stimulator dela Arabako orkatzengan eragina duen oestrido espezie bakarra. Gainera, urte guzti hauetan zehar eginiko ikerketari esker, diptero honen nagusitasunean gehikuntza ikusteaz gain, Arabako kuadrilla desberdinetan, bere banaketa-geografikoaren gehitzea ere antzeman da. Beraz, badirudi bizkarroi hau probintzian, kokapen eta zabaltze prozesu baten zegoela.
Parasito honen harira eta baita eginiko ikerketaren inguruko emaitza gehiago jakin nahi baldin badituzue, Hala Bedi irratian egindako elkarrizketa entzun ahal izateko, audio-grabazioa uzten dizuegu mp3 formatuan.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *