Antimikrobianoen aurkako erresistentzien sakabanaketaren kontrolaren garrantzia elika – katearen bidez.

Azaroaren 26tik 28ra, “Antimicrobial Resistance in the Food Chain – From Science to Policy” deritzon nazioarteko hitzaldia egin zen Utrechten (Herbehereak), EFFORT proiektuaren bukaera dela eta antolatua. Proiektu hau, Utrechteko Unibertsitateak koordinatzen du eta Europako Batzordeak finantzatu. Bertan, 2013. urtetik, Europako herrialde desberdinetako 8 erakunde zientifikoek lan egin dute antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioen epidemiologia eta ekologia ikertzen. Baita, bakterio hauek populazioaren gain izan dezaketen eragina aztertu dute, sakabanaketa bide desberdinak ikertuz, elika – kateak (espezie emankorrak, abeltegiak eta animalia jatorria duten elikagaiak) eta etxe – animalia eta basa – animaliekin kontaktua, besteak beste.
Hitzaldi desberdinetan lortutako emaitza zientifikoak azaldu ziren, baita ustiategietan, antimikrobianoen erabilera murrizteko hartutako neurrien eraginkortasunari buruz hitz egin zen eta kostu ekonomikoen inguruan ere. OIE (World Organisation for Animal Health), EFSA (European Food Safety Authority) eta EMA (European Medicines Agency) deritzen nazioarteko erakundeen ordezkariek erresistentzien zaintzaren garrantzia azpimarratu zuten, Europan bakarrik ez, mundu – mailan baizik, hau da, baliabide gutxiago dituzten Afrika eta Asiako herrialdeak kontuan hartuz. Honekin batera, osasun publikoan izan dezaketen arriskua gutxitzeko xedez, antimikrobianoen erabilera murrizteko hartu beharreko neurriak eta gidalerroetan etorkizuneko aldaketak aplikatzearen garrantziaz jardun zuten. Halaber, genoma osoa eta metagenoma sekuentziatzeko erabilitako sekuentziazio masiboaren teknika berriak erabili ondoren lortutako emaitzak aurkeztu ziren. Baita, teknika berri honek antimikrobianoen erresistentzia mekanismoen karakterizazioan duen erabilgarritasunari buruz eztabaidatu zen. Era berean, elika – katearen bidez zabaltzeko izan dezaketen gaitasunaren eraginez, zaintza epidemiologikoaren garrantziaz hitz egin zuten, eta oraindik ere bere erabilerak aurkezten dituen erronkei buruz.
NEIKEReko Animalia Osasun Saila bertan egon, “Prevalence of ESBL-, AmpC- and carbapenemase producing Escherichia coli in ruminant herds in Northern Spain” izenburua zuen posterrarekin, zeina, Maitane Tello doktoratu aurreko ikasleak aurkeztu zuen. Lan honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hausnarkarien ustiategietan, 3. belaunaldiko zefalosporinekiko eta karbapenemekiko erresistenteak diren E. colien prebalentzia datuak eta euren erresistentzia profilak aurkeztu dira. Ikerketa hau, egun indarrean dagoen proiektu baten parte da, non, EAEko hausnarkarien ustiategietan antimikrobianoen zentsuzko erabilera bultzatzearekin batera, teknologia berri hauek erabiliko ditugun, bakterio erresistenteak karakterizatu eta erresistentzien sakabanaketaren zaintza epidemiologikoa egiteko.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *