Skip to main content

Aedes spp. eltxo inbaditzaileen zaintzaren 2021ko emaitzak

2019ra arte, Aedes spp. eltxoak zaintzeko programa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritzak gidatua, – NEIKEReko Animalien Osasun Sailaren eta EAEgoko udal nagusien lankidetzarekin -, aparkalekuetan, gasolindegietan, trafiko-kontzentrazio handiko eremuetan (plataforma logistikoak eta merkataritza-guneak) ovitranpak jartzean zentratzen zen, eta horrek Ae. albopictus detektatzea errazten zuen. 2020tik aurrera, laginketa biztanle gutxiago eta industria gutxiago dituzten udalerrietara zabaldu zen, eta, horri esker, Ae. japonicus lehen aldiz detektatu ahal izan zen 4 herritan. 2021ean 10.000 biztanletik gorako udalerrietako hiri- eta hiri-inguruko eremuak ikertuz egindako laginketa-estrategiak erakutsi duenez, ikertutako 45 udalerrietatik 38 positiboak izan ziren Aedes spp. eltxoen arrautzen presentziarekin. Horrek iradokitzen du eltxo inbaditzaileak Euskadin hedatzen ari direla.

Bi espezieen banaketa-eredua oso interesgarria da. Izan ere, Ae. albopictus espeziea populazio-dentsitate handieneko eta zona industrializatuenetako hirigune handietan biltzen da gehienbat. Aedes japonicus, berriz, biztanle gutxiago dituzten eta landaretza ugari duten herrietan aurkitu da. Aurkikuntzarik interesgarrienetako bat Ae. japonicus-ek Bizkaian eta Gipuzkoan duen banaketa zabala da. Lan honen ondorioetako bat da, zaintza-sarean udalerri berriak sartzen diren heinean, EAEn Aedes spp. eltxo inbaditzaileen banaketa zabala egiaztatzen dela.

 

Oharra: Lan hori URBAN KLIMA 2050 eta VIMOTICKS proiektuen finantziazioarekin egin da.

Argazkia: pexels-pixabay-86722

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude