Abel buruek paratuberkulosi klinikoa jasateko duten arriskua determinatzeko tresna genetikoa

NEIKERreko lan taldeak, txertaketan edo infekzioarekiko erresistenteak izan daitezkeen animalien aukeraketa genetikoan oinarritutako paratuberkulosiaren kontrol estrategietan dihardu duela hainbat urte. Bigarren estrategiari dagokionez, aipatzekoa da Euskal Herriko Unibertsitateko Genetika Departamenduarekin egin diren aurre-lanak. Bi urtetan zehar Euskal Herriko hiltegi desberdinetatik bidalitako 1000 frisona behietan eman diren markatzaile genetiko edo nukleotido bakaneko polimorfismoen (SNPs delakoa) identifikazioa bideratu dute aipaturiko aurre-lanek. Markatzaile hauek Paratuberkulosia agertzen den forma epidemiopatologikoarekin, agerikoa edo latentea, erlazionatu ziren.

INIA [RTA-2014-00009-C02 (2015-2018)] proiektuan, arrisku genetiko handiko edo urriko animaliak bereizteko markatzaile hauen erabilgarritasun praktikoa frisona behi populazioetan aztertzen gabiltza. SERIDAKO animalia osasunekoekin elkarlanean, kasu klinikoak dituen Abel ustiaketa batetako 100 frisoi behietan, aukeratuako SNPs-en profil genetikoa zehaztu dugu. Lehen urteko datuek agerian uzten dute, ageriko edo modu aurreratu bateko paratuberkulosia gara dezaketen arrisku genetikoa duten animaliek, ELISA (DO), PCR (Map kopiak/gorotz gr.) eta gorotz kultibo (positibo %) balioak besteak baino esanguratsuki altuagoak dituztela. Bestalde, ageriko arriskua duten animalia hauek, edoskitze garaian gainerantzeko animaliek baino esne kilo gutxiago ekoitzi izan dutela ikusirik, aurreikuspen genetikoek, oinarri biologikoa izan dezaketela dakusagu. Maila handiagoa batean gure emaitzak baieztatu behar ditugun arren, albaitariek aholkatuta, abeltzainek berritze animaliak mantentzeko orduan erresistenteak direnak aukera ditzakete sentikorren kalte. Estrategia honen ezartzeak, gaixotasunaren inpaktua ekiditeko prebentziozko-tresna edukitzea baimenduko luke, kasu klinikoen bidezko galerak eta produkzio jetsierak murriztuz.

Adierazitako emaitzak, ANEMBEko (Behi medikuntzan espezializatutakoen nazio-elkarteko) azken batzarran aurkeztu ziren, ahozko lanen artean hirugarren saria jaso genuelarik. Atxikituriko pdf-an gure lankidea eta proiektuko koordinatzailea den Marta Alonso-Hearn-i eginiko elkarrizketa, ANEMBEko 117 buletina.

NEIKER-Animalia Osasuna-ren argazkia

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *