2018 – Biologia Matematikoaren urtea

2018. urtea Biologia Matematikoaren Nazioarteko urtetzat jo da. Biologian eta bizitzaren zientzietan matematikaren aplikazioak duen garrantzia goraipatzea eta hauen elkarrekintzak sustatzea izan du helburutzat ospakizun honek. Sistema dinamiko eta estadistikatik hasita, populazio eta gaixotasunen zabalkuntza ereduetara doan matematikaren beharrik gabe ezin daiteke ulertu bizitzaren zientziarik. Eredu matematikoak, aldagaien arteko erlazioa hizkuntza matematikoa erabiliz, sistema edo prozesu biologiko desberdinen funtzionamendu eta egitura sinplifikatuen irudikapenak dira.

NEIKERreko Animalia Osasuneko Departamenduak, Journal of Theoretical Biology-n, Mycobacterium avium subsp paratuberculosis (Map)-eko isolaketa desberdinek animalien makrofagoetan duten birulentzian eragin dezaketen aldagaiak aztertzen dituzten hiru eredu matematikoen deskribapena egiten den ikerlana argitaratu du. Sorturiko eredu matematikoek, bakterio-kargaren eboluzioa eta honek infekzioaren garapenarekin duen korrelazioa aurreikusteko aukera eman digute. Ikerlan honetarako Naiara Abendañok bere doktoregotza tesian sorturiko datu-basea erabili zen; 10 Map isolaketa desberdinekin, makrofagoetan in vitro infekzio 3 eredu erbilita, 485 erregistrori dagokie. Datu esperimental hauetatik aurrera 3 eredu eraiki ziren: hazkuntz eredu logistiko ez lineala ekuazio diferentzial arruntetan oinarrituz (ODE), sare neuronaletan oinarritutako eredu logiko ez lineala eta eredu estatistiko orokor lineala (GLM). Hiru ereduek ardi eta behi makrofagoek Map zolduraren aurrean suszeptibilitate desberdina dutela baieztatu zuten. Bai eta, Mapeko genotipo isolakete desberdinek ez dutela honen birulentzian eragina eta Mapeko isolaketek infektaturiko makrofagoetan duten ugaritze tasaren arabera, birulentzia desberdina dutela. ODE eredu delakoak, behi- zein basa-animalietatik (adarzabal, bisonte, basurde) eratorritako Map isolaketak behi zein ardi makrofagoetan haz daitezkeela ondorioztatu zuen. Bidenabar, zoldutako makrofagoetan bakteria kargaren areagotze progresiboa, ondorengo nekrosi zelularra, gune extrazelularrera bakterio bideragarrien askapena, zoldura gunera makrofago berrien etorrera eta hantura erantzun inmune baten eragitea karakterizatutako zoldura progresiboak aurreikusi zituen ODE ereduak. Bestalde, hausnarkari txikietatik eratorriko Map isolaketak, ez ziren hazi edo ardi zein behi makrofagoetan oso gutxi hazi ziren zoldura ez-progresibo edo anti-suntsitzaile eraginez. Bertan, bakteriak zoldutako makrofagoetan denbora luzean egon daitezkeela eta pro- eta anti-hantura erantzunak gora beheratsuak izan daitezkeela ikusi zen.

Informazio gehiago nahi izanez gero Science Direct artikulora bideratzen zaituen esteka honi sakatu Map andui desberdinek ostalariaren makrofagoetan txerto, agente terapeutiko edo dena delakoak erabili ondoren eduki dezaketen bizi-iraupena estimatzeko balioko lukete ere eredu matematiko hauek. Lan honekin, bakaterio-ostalari eta prozesu biologikoak ulertzeko matematika ereduak tresna baliogarriak direla berretsi daiteke.

Argazkia: NEIKER – Animalia Osasun saila

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *