Antimikrobianoen aurkako erresistentzien sakabanaketaren kontrolaren garrantzia elika – katearen bidez.

Azaroaren 26tik 28ra, “Antimicrobial Resistance in the Food Chain – From Science to Policy” deritzon nazioarteko hitzaldia egin zen Utrechten (Herbehereak), EFFORT proiektuaren bukaera dela eta antolatua. Proiektu hau, Utrechteko Unibertsitateak koordinatzen du eta Europako Batzordeak finantzatu. Bertan, 2013. urtetik, Europako herrialde desberdinetako 8 erakunde zientifikoek lan egin dute antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioen epidemiologia eta ekologia ikertzen. Baita, bakterio hauek populazioaren gain izan dezaketen eragina aztertu dute, sakabanaketa bide desberdinak ikertuz, elika – kateak (espezie emankorrak, abeltegiak eta animalia jatorria duten elikagaiak) eta etxe – animalia eta basa – animaliekin kontaktua, besteak beste. (gehiago…)

Read More

Lyme gaitza Europan

Europako parlamentuan pasa den azaroaren 15ean Lyme gaitzaren gaia landu zen. Lyme gaitza, Borrelia burgdorferi bakterioaren infekzioaren ondorioz sortzen den gaixotasuna da, infektaturik dauden Ixodes generoko akainen ziztadarekin kutsatzen da. Eurodiputatuek osasun publikoaren arazotzat dute Europar Batasunean, kasuen kopurua 650.000 eta 850.000 artean zenbatzen da. Halaber bere benetako intzidentzia ezagutzeko adierazi beharreko gaixotasuna izan beharko lukeela nabarmentzen dute, zaintza programen burutzea eta akainen aurkako borrokan eta prebentzioan neurriak ezartzea azpimarratuz. Gainera kide diren estatuen arteko elkarlanaren beharra nabarmendu zuten, tratamentuen eta froga diagnostikoen irizpideak bateratzeko. Aipatutao gabezien ondorioz diagnostiko berantiarrak sortzen dira, horren ondorioz gaixotasun infradiagnostikatua da. Infekzioa batez ere apirila eta urriaren artean gertatzen da eta lan gaixotasun moduan aitortua dago lanaldiaren zati handiena naturan garatzen duten profesionalen artean; nekazariak, abeltzainak, erlezainak, basozainak, etab. esaterako. (gehiago…)

Read More

NEIKER, Europar Batasunak darraien ikertzaileen lan karrera bultzatzeko estrategiara atxikitzen da

Europako Batzordeak HRS4R estrategia jarri du martxan (Human Resources Strategy for Researchers – Ikertzaileentzat Giza Baliabideen estrategia). Estrategia honek, Ikerlariaren europar Karta eta Ikerlarien kontrataziorako Jokabide arautegia (agiria eta bideoaren esteka) ezartzen saiatzen diren Unibertsitateak, ikerketa zentruak eta ikerketa finantziatzen dituzten erakundeak babestea du helburu. Guzti honek, ikerlari gazteentzat, Europar lan merkatu deigarria garatzea du xedetzat.
Batzordeak, Karta eta Jokabide arautegia, Europar Batasuneko estatuei egiten dien gomendioak dira, borondatez aplikatzera gonbidatuz. Ikertzailearen Europar Kartak, ikertzaile, ikerketa gune eta finantziazio erakundeen eskubide eta betebeharrak definitzen dituzten arau orokorrak eta baldintzen deskribapena egiten du. Bestalde, ikertzaileen kontrataziorako Jokabide arautegiak, garden eta irekiak izan beharko liratekeen kontratazio prozedimenduen garrantzia adierazten du. Ikerketan diaharduten eta estrategia honetara atxikitzen diren erakundeak, Europar Batzordeak emandako “HR Excellence in Research” kalitate zigilo batekin identifikatuak izango dira. (gehiago…)

Read More

GISak gaixotasunen prebentzio eta kontrolerako tresna

Egun, Informazio Sistema Geografikoak (ingelesez GIS deritzenak, Geographic Information System) alor oso desberdinetan erabiltzen dira: arkeologian, soziologian, hiri plangintzan, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioan, ikerketa zientifikoetan … Baina, zer dira eta zertarako erabiltzen dira? Ezagutu dezagun tresna honen historia.
1954. urtean, John Snow Doktoreak, Londres hiriko Soho barrutian gertatu ziren kolera jakinarazpenak kartografiatu zituen. Lehenengo “GIS” honek, beharbada Informazio Sistema Geografikoen erabilera goiztiarrena izan zenak, kutsaturik zegoen ur putzu bat detektatzea baimendu zuen eta gertatu ziren kolera agerraldiekin lotu zen.
1962an, GISen lehendabiziko erabilera erreala ikusi zen. Izan ere, Ottawako (Kanada) Baso eta Landa Garapeneko Sail Federalak, tresna hau erabili zuen herrialde horretako lurren inbentariorako bildutako datuak gorde, aztertu eta manipulatzeko. Ekimen hau lur mota eta erabilerak, nekazaritza – datuak eta basa – bizitzako datuak, aisialdirako guneak eta hegazti espezie urtar eta basogintzakoak kartografiatzeko xedez egin zen.
Horrela, GISa hardware, software eta datu geografikoen integrazio ordenatu bat da. Geografikoki erreferentziatuta dagoen informazioa bildu, gorde, manipulatu eta aztertzen du, planifikazio eta kudeaketa geografikoko arazo konplexuei irtenbidea emateko. (gehiago…)

Read More

XIX. Bioarabako ikerkuntza eta berrikuntza jardunaldiak

Urriaren 25ean, XIX. Bioarabako ikerkuntza eta berrikuntza jardunaldia egin zen Vitoria-Gasteizeko Europa Jauregian (esteka). Urtero egiten diren jardunaldi hauen xedea, osasun-arloko ikerketan eta “bio” sektoreko enpresetan jarduten duten langileen arteko topaketak antolatzea da, helburu berdinak lortzeko dituzten ideiak partekatzeko eta etorkizunari begira ikerketa eta berrikuntza proiektu berriak proposatzeko, beti ere, herritarrak izanik onura hauen guztien onuradunak. Jardunaldi hauen formatuak gaiaren araberako lan-mahaiak barne hartzen ditu, non, osasun-arloko ikerketan lan egiten duten profesionalek, baita enpresa eta gizartearen ordezkariek parte hartzeko aukera duten. Aipaturiko lan-mahai hauetan, medikuntza eta osasun publikoan lehentasuna duten zenbait gaiei buruz hitz egin zuten. Bigarren urtez, NEIKEReko Animalia Osasun Saileko hainbat ikertzaileek workshopak deritzen hauetan parte hartu dugu, Arabako Unibertsitate Ospitaleko (AUO) Canut Doktore eta Portu Doktoreek gonbidatuta. Aurten “Antibiotikoak eta gaixotasun infekziosoak” izenburua zuen mahai inguruan parte hartu genuen AUOko, EHU/UPVko, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko eta Vitoria-Gasteizeko Udaletxeko Osasun Publikoko ikertzaileekin. NEIKERen izenean joan ginen ikertzaileek, workshopeko gaiei buruzko lan ildoak azaldu genituen eta aliantzak eta etorkizunari begira elkarlanean aritzeko interesa antzeman genuen. Gaixotasun infekziosoei dagokiela, Espainian detektatu diren Dengue edo Crimea Congo azken kasu autoktonoak direla eta, Araban, bektoreek transmititzen dituzten giza gaixotasunek kezka berezia sortu dute. Izan ere, bai rickettsiosis zein Lyme gaixotasunaren intzidentzia altuak jaso dituztenez, informazio eta protokoloak trukatu ahal izateko harremanetan jarriko gara. Mahai inguruko partaide gehienak antibioerresistentzien esparruan ere sartuta zeuden. Ondorioz, talde bakoitzak (NEIKERek barne) gai honen inguruan proposatzen dituen ikuspegi ezberdinak mahaigaineratu zituen. Hortaz, Bioaraba ekimena Osasunaren ikuspegi globalaren “One Health – Osasun bat” deritzonaren bitartez, arazoei aurre egin ahal izateko beharrezko pausoa da, non, EAEn bai giza osasun zein animalia osasunarekin zerikusia duten eragile gehienak inplikatzen dituen.

Read More

Formakuntza eta doktoratu aurreko beken deialdia

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saileko beken deialdia atera berri da. Besteak beste, Neikerren garatzeko, doktoratu aurreko bekak eta Teknologoen prestakuntzarako beste beka batzuk plazaratu dira.

Txertaturik, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturak Saileko deialdia agertzen den EHAA dihoakizue (esteka). Mesedez, zabaldu informazio hau inguruko jendearen artean interesaturik egon daitekeen ahalik eta jende gehien deialdiaren berri izan dezan.

Epea: 2018/12/03

Read More

Mycobacterium avium subsp paratuberculosis detekzio-teknikak ebaluatzeko lanaren azken batzarra

Hilaren 23 eta 24 egunetan, “Estimation of performance characteristics for Mycobacterium avium paratuberculosis (Map) detection methods in dairy products” proiektuaren azken batzarra egin da NEIKERren. Proiektu hau Nestlék finantzatu du eta NEIKERreko Animalia Osasuneko eta Istituto Zooprofilattico Sperimentale della Lombardia e dell’Emilia Romagna (IZSLER) ikertzaileen lankidetzarekin burutu da.

Lan honen jatorria, Nestlék Mycobacterium avium subsp. paratuberculosis (Map) detektatzeko portaera parametroak UNE-EN-ISO 16140-2:2016 arauan oinarrituz ezarrita dituen teknika bat izateko duen interesa da. Map, paratuberkulosiaren edo hausnarkarietako Johne gaixotasunaren eragile kausala, gizakietako Crohn gaixotasunarekin erlazionatu da nahiz eta eta gaixotasun honetako agente etiologiko gisa bere papera ez dagoen oraindik onartuta eta eztabaidagarria den oso. I+D+i lanak, Map esne mota ezberdinetan detektatzeko ebidentzia zientifikoa (ISO 16140-2 arauan oinarrituz) eduki ditzaketen hiru teknika (qPCR, kultibo eta mikobakteriofago entsegua) garatzea eta balioztatzea dauka helburutzat. Teknikak ebaluatzeko NEIKERrek eta IZSLERek (Italiako errefentzia laborategia) lagin itsuetan oinarritutako ikerketa batean parte hartu dute.

Batzar honetan, ikerlanaren emaitzak eztabaidatu eta azken ondorioak atera ziren, eta ondoren, eskuidatzi batean bildu eta aldizkari espezializatu batera bidaliko dira. Datu hauek, Nazioarteko Esne-federazioa- International Dairy Federation (IDF)-rekin partekatuko dira, metodologi hau erreferentzi metodo bat garatzeko aukera ebaluatu dezaten.

Argazkiaren egilea: NEIKER- Animalia Osasun saila

Read More

Berriro ere Afrikar Txerri Izurritea?

Berriro ere Afrikar Txerri Izurritea? Baliteke, gauzak seriotasunez hartu eta ondo egin ezean. Eta zergatik berriro?, dagoeneko hemen izan zelako 1960tik 1995ra, estatuan erradikatutzat jo zen arte.
Urteak zeramatzan bakarrik Sardinian enzootikoa izaten, 2007an bere presentzia Georgian antzeman zen arte. Momentu honetatik aurrera, etxeko eta basatiak diren suidoen merkataritza-mugimenduen, fauna basatiaren kontrol zailaren eta ehiztariek baltikoko herrialdeetara edo ekialdeko europara basurde handiagoak ehizatzeko asmotan hartutako ohituren ondorioz, infekzioaren zabalkuntza mehatxu bihurtzen ari da. (gehiago…)

Read More

Q Sukarraren arloan lan egiteko doktorego aurreko FPI beka deialdia

BOEn argitaratu berri da 2018ko FPI doktoreen prestakuntzarako laguntza deialdia. Hauen guzti hauen artean, Doktorego Tesi bat egiteko doktoratu aurreko kontratua eskaintzen da NEIKEReko Animalia Osasun Sailean. Aukeratua den hautagaiak, “Infección por Coxiella burnetii: papel de los rumiantes domésticos y la fauna silvestre en los brotes de fiebre Q humanos, genotipos compartidos y eficacia de las medidas de control” (RTA2017-00055-C02-01) deritzon proiektuaren barruan bere lana garatzeko aukera edukiko du. Esteka honetan proiektuari buruzko laburpena irakurri dezakezue.

Hautagaiek, eskabidea derrigorrez aurkeztu beharko dute bide elektronikoaren bitartez Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministerioa deritzonaren egoitza elektronikoan. Eskabideak aurkezteko epea zabalik egongo da 2018ko urriaren 9tik 29ra bitartean.

Hurrengo estekan eskuragarri duzue Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministerioak argitaratutako deialdiaren BOEa (1-Convocatoria_FPI _2018). Mesedez, zabaldu ezazue berria zuen inguruko jendearen artean, interesaturik egon daitezkeen pertsonenganaino heldu dadin.

Argazkiaren egilea: NEIKER- Animalia Osasun saila

Read More

Dieta eta mikrobiotaren eragina inmunitate-sisteman

Hesteari loturiko ehun linfoidea (GALT delakoa; ingeleseko Gut-associated lymphoid tissue eratorritako siglak), organismoko organo linfoide zabalena da. Agente patogenoen aurkako borrokan eta jaiotza ondoko inmunitate-sistemaren heltzean du eragina. GALTeko mikrobiotak hesteko muki-mintz mailako inmunitateko garapen eta heltzean parte hartzen du; muki-mintzak kolonizatuz, patogenoen sarrera eragotziz, patogenoen esklusio selektiboan parte hartuz, bide batez, hostalariaren osasunean eraginez. Dietak, digestio-traktuko mikrobiotan, berebiziko eragina du. Beraz, ezin daiteke ezbaian jarri dieta, mikrobiota eta inmunitatearen artean elkar lotura dagoela, baina, lotura honen mekanismoen jakinduria urria da. (gehiago…)

Read More